ERRONKA
Kultura Zientifikoko Katedra, zientziaren ezagutza eta prestigioa gizartean bultzatzea xede duen Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) erakundea da. Horretarako, hitzaldiak, jardunaldiak eta antzeko jarduerak antolatu, hainbat formatutan landutako dibulgaziozko edukiak argitaratu eta haurrentzako, ikasleentzako eta abarrentzako ikastaro eta jarduerak prestatzen ditu.


SOLUZIOA
GUKetik jarduerak antolatzeko eta komunikabideen bitartez ezagutzera emateko laguntza eskaintzen diogu Katedrari. Newsletterraren sorrera ere bultzatu dugu, Katedraren jarraitzaileei hilabetez hilabete haren blogetako edukirik garrantzitsuenak helarazteko asmoz. Horrez gain, kontzeptu zientifikoak era labur eta errazean argitzeko euskal zientzialariekin euskaraz egindako Zientzialari izeneko bide-elkarrizketa sailaz arduratzen gara.

Juan Ignacio Pérez Iglesias
Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria
GUK funtsezko oinarria da UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedraren jarduera osoan. Konfiantzazko estaldura eskaintzen digu jarduereren antolaketan, komunikazioan nahiz zabalkundean.
EMAITZAK
HITZ EGINGO DUGU?
BULEGO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera: 09.00etatik 18.00etara (Ostiralean 08.00etatik 15.00etara)
Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) 08: 00etatik 15: 00etara

ESTEKA ERABILGARRIAK
NEWSLETTERRA
HARREMANA
Paulino Caballero, 52 – IRUÑEA
944 794 965
info@guk.es