Ihobe

Erronka, soluzioa eta emaitzak.

ERRONKA

IHOBE Sozietate Publikoa bere komunikazio-prozesuen eta antolatuta zeukan komunikazio-ekosistemaren eraginkortasunari buruzko haurnarketa-prozesuan murgilduta zegoen, bereziki web kanalari dagokionez. Hausnarketa horren barruan, web-ekosistema komunikazio eta zabalkundearen arloko prozesu eta dinamikak eraldatzeko oinarrietakotzat –ez oinarri bakartzat– birdefinitzeko premia aztertu zen.

 

SOLUZIOA

Ihoberen web plataformaren indar eta ahulguneen azterketa eta diagnostiko sakona egiteari ekin genion, edukien hierarkizazioari eta antolaketari erreparatuta, eta aurreko webguneak zeukan informazio mordo ikaragarria birdimentsionatzeko aukera aztertu genuen. Aldi berean, erabiltzaileari zuzendutako webgune berria planteatu zen, IHOBEren politika publikoek, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren menpeko sozietate publiko den aldetik, industria-sareari, eremu instituzionalari nahi gizarte osoari eragiten dizkieten onurak nabarmenduz.

Horren harira, webgune berriak dinamikoagoa eta bisualagoa izan behar zuen, komunikazio digitalaren modu berrietara egokitua, eduki dinamiko eta adiskidetsuaren aldekoa, erabiltzaileari eta nabigazioaren esperientziari zuzendutakoa.

Hauexek ziren webgune berriaren helburuak:

  • Erabiltzaileei informazioa era erraz eta adiskidetsuan eskuratzeko aukera eskaintzea
  • Webguneko edukiak berrantolatzea informazioaren arkitektura berri baten bitartez
  • Webgune malguagoa izatea, eduki berrietara errazago molda daitekeena
  • Webguneari irudi grafiko erakargarriagoa eta bisualagoa ematea
  • IHOBEren ataria berezko komunikabide bihurtzea
  • Webguneko edukien estrategia osoa erabiltzaileei zuzenduta berrorientatzea

Xabier González

Ihoberen Komunikazio Arloko arduraduna

GUK giltzarrizko laguntza da gure komunikazio digitaleko estrategiaren oinarriak finkatzeko eta gure balio-proposamena nahiz agertoki digitalean gure publikoaren aurrean agertzerakoan erabili nahi dugun modua optimizatzeko

EMAITZAK

IHOBEren webgune berria zer garen, zer egiten dugun, zer proposatzen dugun eta gizarte nahiz ekonomia sareari eta gizarte osoari nolako onurak ematen dizkiegun azaltzeko modu berri bat da. Atari berria webguneari buruzko kontzeptu berri bat da, komunikazio digitaleko estrategia global bati atxikitakoa, sitea ingurumenaren arloko erreferentziazko atari bihurtzeko asmoz. Webgune berri hau Euskadiko ingurumenaren munduari irekitako esparrua izateko eta ondoko alderdi hauek biltzeko asmoz sortua da:

44

IHOBEren jarduera

44

Haren izaera instituzionala

44

Haren filosofia

44

Haren balioak

44

Gizarte osori dakarzkion onurak

Hauexek dira webgune berriari eusten dioten ardatzak:

44

Atariaren arkitekturaren berregituraketa integrala (erabilgarritasuna areagotzea, nabigazio errazagoa, erabiltzailearen informazioaren kokapen zehatza erraztea)

44

Irudia eta linea grafikoa bidiseinatzea (irudi erakargarriagoa eta bisualagoa, dinamismo handiagoa, responsive diseinua…)

44

Edukien estrategia berria (webgunea komunikazio-kanal aktibo eta dinamikoa bihurtuz)

HITZ EGINGO DUGU?

Baldintzak eta klausulak onartzen ditut


GUK Bilbo

Hernani 3, 4.a ezkerra 48003 Bilbo MAPA

944 794 965
GUK PAMPLONA – IRUÑEA

Paulino Caballero, 52 bulegoa 16 31004 Iruñea MAPA

637 273 728
BULEGO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 09.00etatik 18.00etara (Ostiralean 08.00etatik 15.00etara)

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) 08: 00etatik 15: 00etara

Marketin digitaleko eta komunikazioko estrategiak uztartzen dituen agentzia ‘hibridoa’, helburu bakarra duena: zurea bezalako enpresa industrialei bultzada erabakigarria ematea, Internet bidezko negozio-aukera berriak sortzeko.

NEWSLETTERRA

Komunikazioa, Harreman Publikoak, Inbound Marketina, Edukien Marketina, Social Media eta abarrei buruzko eduki interesgarriak.

HARREMANA

Hernani 3, 4.a ezkerra – BILBO
Paulino Caballero, 52 – IRUÑEA
944 794 965
info@guk.es
Comparte