ERRONKA
Dominion zerbitzu multiteknikoak eta ingeniaritza espezializatuko soluzioak eskaintzen dituen konpainia globala da, ezagutza, teknologia eta berrikuntza uztartuz, bezeroei ekoizpen-prozesu eraginkorragoak lortzen laguntzeko asmoz. Dominion 30 herrialdetan baino gehiagotan finkatuta dago, 1.000 bezero baino gehiago eta 5.000 langile inguru ditu, eta 2016ko ekitaldian 612 milioi euroko fakturazioa izan zuen.
Dominionek komunikazio estrategiari bultzada eman eta enpresa bezala duen neurriaren araberako proiekzio publikoa eraiki nahi zuen. Posizionamendua pixkanaka-pixkanaka hobetu eta aregotu nahi zuen erreferentzia bihurtu den esparruetako helburuko publikoen aurrean.


ZER EGIN GENUEN?
Dominionen negozio-helburuekin lerrokatutako komunikazio-estrategia ematea, helburuko publiko nagusien gaineko inpaktu eraginkorra, iraunkorra eta neurgarria lortzeko aukera izan zezan. Honela, komunikazioa, enpresaren beharrei eta helburuei era erabakigarrian eusteko moduko tresna bilakatzen da.
Birdefinizio-prozesu honen oinarriak finkatzeko, lehenik eta behin, gogoeta partekatua egin genuen GUKen eta Dominionen artean, enpresaren komunikazioa definitu, egituratu eta inplementatzeko moduari buruz. Hau da, diagnostikoaren egoera, jardunbide eta errutinen berri hartu eta komunikazioa nola antolatzen duen, nolako tresna eta kanalen laguntzaz eta abar ezagutzeko asmoz.
EMAITZAK
Azterketa horretatik abiatuta, Dominionen komunikazio-estrategia berriari atxikitako Komunikazio Plan osoa landu genuen. Komunikazioaren arloko ekintza-plan zehaztu honek, besteak beste, honako gai hauek biltzen zituen: markaren balioen birdefinizioa, mezuak, publikoak, edukiak, kanalak, formatuak eta neurtzeko dashboard-a.
Gainera, epe laburreko erantzunak emateko, 2018an garatu beharreko ekintza taktikoak biltzen dituen bide-orria ere landu genuen.

EMAITZAK
HITZ EGINGO DUGU?
BULEGO ORDUTEGIA
Astelehenetik ostegunera: 09.00etatik 18.00etara (Ostiralean 08.00etatik 15.00etara)
Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) 08: 00etatik 15: 00etara

ESTEKA ERABILGARRIAK
NEWSLETTERRA
HARREMANA
Paulino Caballero, 52 – IRUÑEA
944 794 965
info@guk.es