INBOUND MARKETINA

Aliatu ezin hobea zure negozioa hazi eta zabaltzeko estrategiari begira.

Inboundometroa deritzon test errazaren bitartez jakin dezakezu zure enpresa Inbound Marketineko estrategia bati ekiteko prest dagoen ala oraindik ez zaion iritsi horretarako une egokia. Testa egin orain!

LEADAK ERAKARRI ETA BIHURTU

Inbound Marketina marketineko ekintzak, tresnak eta kanalak estrategia bakar baten inguruan integratzen dituen metodologia eraginkorra da, horien errendimendua maximizatu eta zure salmentei bultzada erabakigarria emateko asmoz.

GUK ENPRESAK HUBSPOT-EN SILVER PARTNER ZIURTAGIRIAren AKREDITAzioa du.

hubspot-logo
ZURE WEBGUNERAKO BISITA KOPURUA AREAGOTU
Trafikoa x 3
BISITAK LEAD BIHURTU
Leadak x 6
LEADAK KUALIFIKATU ETA ONDU
+% 20 salmenta-aukera
BEZERO BIHURTU
Zure salmentak areagotu
*Iturria: Hubspot

GURE IKUSPEGIA:

  • Inbound Estrategiaren definizioa
  • Prestakuntza
  • Benchmarking-a
  • Buyer Pertsonaren definizioa
  • Keyword Research
  • Edukien Auditoretza eta Estrategia
  • Blogging-a (egutegia eta edukien sorkuntza)

  • Social Media Plana eta Sare Sozialen Kudeaketa 

  • Marketinaren automatizazioa eta Lead Nurturing delakoa
  • Neurketa eta ebaluazioa (KPI’s eta ROI)

Kezkatuta al zaude zure marketin-estrategiarekin emaitza hobeak lortu eta salmenta-sailari hobeto laguntzeko moduaz?

Inbound Marketinga zure bezero idealarentzat pertsonalizatutako baliozko edukiaren sorkuntzan oinarritutako soluzioa da.

INBOUND MARKETINAREN 4 FASEAK… ETA ROI DELAKOA!

Utziozu publikoari zugana hurbiltzen. Behar duzun audientziaren arreta lortu eduki egokia sortuz eta une egokian publikoaren eskura jarriz. Zure Buyer Pertsona nor den eta nolako kezkak eta arazoak dituen zehaztu ondoren, haren galderei eta beharrei erantzungo dieten edukiak sortuko ditugu. Honela, keyword eraginkorrenak aurkituko ditugu, SEOren laguntzaz emaitzarik onenak lortu ahal izateko. Eduki hauek zure estrategia komertzialari eta zure negozioaren hazkundeari eusteko orientazio estrategikoa izango dute.

‘Kontaktu’ berriak ‘erakarri’ ditugu dagoeneko. Beste aurrerapauso bat eman eta lead bihurtzeko unea iritsi da. Inbound Marketinean esaldi ezin egokiagoa dago horretarako: lehendabizi eman, balioa eskaini; ordaina geroxeago etorriko da. Edukiak intentzio argia izan behar du, eta zure Buyer Pertsonari lagundu behar dio erosketa-zikloaren (Buyer Journey) fase guztietan. Zure helburua ez da denborapasa eskaintzea, zure sektoreko erreferentziazko liderra izatea baizik. Call to action egokiek eta dagokien landing page edo lurreratze-orrialdeak balio-proposamena eskaintza erakargarria bihurtzen lagunduko digute. Eta balizko bezeroen datuak eskuratzen lagunduko digute.

Lead-a kontaktua da. Landarea ‘ureztatzen’ eta ongarri egokiaz elikatzen jarraitu behar da, marketina automatizatzeko Lead Nurturing-a bezalako tekniken bitartez. Garrantzi handikoa da jakitea erosketa-prozesuko –Buyer Journey– zein fasetan dagoen kontaktu hau, bere beharrizan zehatzei ongien erantzugo dien eduki bat landu ahal izateko. Horretarako, workflow bat ezarri eta kontaktu hori kualifikatuz joango da –Lead Scoring–. E-maila oso tresna baliagarria izango da prozesu honetan. Helburua, lead-a erosteko erabakiaren aurreko egoerara bultzatzea da.

Kontaktua bezero bihurtu da dagoeneko, baina horrez gain, zure preskriptorea izatea nahi dugu. Ez gara mugatuko produktua edo zerbitzua saltzera, baizik eta komunikazio-hari irekia mantenduko dugu. Informazioa igortzen jarraituko dugu, bezeroak erosten jarraitzea nahi dugulako eta beharrezkoa delako beti zure markaz ondo hitz egingo duten “enbaxadoreak” izatea.

Zure helburuekin bat eginda jarduten dugu. Estrategia batek ez du balio, baldin eta horren emaitzak neurgarriak eta zenbagarriak ez badira, eta egindako ahalegina eta inbertsioa justifikatzen ez badute. ROI delakoa dugu estrategiaren eraginkortasuna eta funtzionatu duen ala ez adieraziko digun termometroa. Inbound Marketinak emaitzak eskaintzen baditu baino ez du balio, eta emaitza horiek objektibagarriak izan behar dute. Inbertsioak ez badu itzulkinik, hobe beste helburu baterako erabiltzea.

LOTUTAKO PROIEKTUAK

HITZ EGINGO DUGU?

Baldintzak eta klausulak onartzen ditut


GUK Bilbo
Hernani 3, 4.a ezkerra 48003 Bilbo MAPA
944 794 965
GUK Pamplona – Iruñea

Paulino Caballero, 52 bulegoa 16 31004 Iruñea MAPA

637 273 728

Bulego ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 09.00etatik 18.00etara (Ostiralean 08.00etatik 15.00etara)

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) 08: 00etatik 15: 00etara

.

Marketin digitaleko eta komunikazioko estrategiak uztartzen dituen agentzia ‘hibridoa’, helburu bakarra duena: zurea bezalako enpresa industrialei bultzada erabakigarria ematea, Internet bidezko negozio-aukera berriak sortzeko.

NEWSLETTERRA

Komunikazioa, Harreman Publikoak, Inbound Marketina, Edukien Marketina, Social Media eta abarrei buruzko eduki interesgarriak.

HARREMANA

Hernani 3, 4.a ezkerra – BILBO
Paulino Caballero, 52 – IRUÑEA
944 794 965
info@guk.es