KOMUNIKAZIOA ETA SARE SOZIALAK

Orientazio estrategikoa duen komunikazioa
Ezinbestekoa da zure komunikazioak orientazio estrategikoa izatea zure negozioaren beharrei erantzuteko.
PROIEKZIOA
Zure enpresaren proiekzio publikoa hobetu.
MARKAREN BALIOAK
Zure markaren balioak eta esentzia zabaldu.
PRESTIGIOA EMAN ZURE MARKARI
Zure marka eta enpresaren prestigioa areagotu.

NEURTZEKO MODUKO BALIOA ESKAINTZEN DUGU ESPARRU HAUETAN LORTUTAKO ESPERIENTZIA ZABALARI ESKER:

  • Komunikazio Estrategia
  • Komunikazio Planak
  • Komunikazio arloko Aholkularitza eta Kontsultoretza
  • Komunikazio eta Harreman Publikoetako Kabinetea
  • Krisi-Komunikazioa
  • Barne-Komunikazioa
  • Goi-kargudunentzako aholkularitza
  • Social Media Plan & Community management
  • Komunikabideekiko harremanak / jarduerak
Zure markak komunikabideetan eta sare sozialetan duen proiekzio publikoa berrorientatu eta indartu behar duela uste duzu?

NOLA LAGUNTZEN DIZUGU

Zure irudi publikoa indartu eta zure markari prestigioa emateko edozein aurrerapauso eman aurretik, beharrezkoa da funtsezko zenbait osagai argi eta garbi definituko dituen estrategia bat lantzea. Hartara, ondo zehaztuko dugu zein den gure helburuko publikoa, nolako arazoak konpontzen lagundu ahal diogun, zein den gure balio-proposamena, zein den gure historia korporatiboa, zerk bereizten gaituen lehiakideengandik, nolako edukiaz baliatuko garen gure posizionamenduari eusteko, nolako taktikak erabiliko ditugun edukia zabaltzeko eta zein egutegiren arabera planifikatu behar dugun. Galdera hauei eta beste batzuei erantzunez, bide-orritzat erabiliko dugun Komunikazio-Plan sendoa osatuko dugu.

Edukia HHPPetako, Edukien Marketineko edo Social Mediako edozein estrategiaren ardatz izan ohi da. Ahaleginak optimizatu eta ahalik eta errendimendurik handiena lortzeko asmoz, lehenik eta behin, edukien auditoretza egin behar da, etxean dauden komunikazio arloko aktiboen inbentarioa osatu ahal izateko. Jarraian, edukiak kazetaritzaren tekniken bitartez idaztean oinarritutako lan-protokoloa abiaraziko da, ingurune digitalari begira eta formatu anitzeko ikusmoldeaz, baina beti kalitatean oinarrituta. Eta noski, emaitzetara orientatuta eta gure helburuko publikoan ekintza jakin bat eragiteko asmoz (bihurketa).

Estrategiaren oinarriak finkatu eta kalitateko edukia sortutakoan, ekintzara igarotzeko unea iritsi da. GUKen, Komunikazioan eta HHPPetan bildutako esperientzia zabala eta marketin eta social mediaren arloko soluzio teknologiko aurreratuak uztartzen ditugu, zure erronkei erantzun eta zure kanpainen inpaktua areagotuko duten soluzio pertsonalizatuak eskaintzeko. Kasu bakoitzean, kanalen konbinaziorik egokiena erabiliko dugu zure publikoan ahalik eta modurik eraginkorrenean inpaktatzeko.

Eta noski, inpaktua neurtuko dugu, zure inbertsioak itzulkin egokia izan dezala bermatzeko. Aro digitalean, deus gutxi balio dute estimazioek eta suposizioek. Neurtu ezin daitekeena ez da existitzen.

LOTUTAKO SARRERAK

LOTUTAKO PROIEKTUAK

HITZ EGINGO DUGU?

Baldintzak eta klausulak onartzen ditut


GUK Bilbo
Hernani 3, 4.a ezkerra 48003 Bilbo  MAPA
944 794 965
GUK PAMPLONA – IRUÑEA

Paulino Caballero, 52 bulegoa 16 31004 Iruñea MAPA

637 273 728

BULEGO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 09.00etatik 18.00etara (Ostiralean 08.00etatik 15.00etara)

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) 08: 00etatik 15: 00etara

Marketin digitaleko eta komunikazioko estrategiak uztartzen dituen agentzia ‘hibridoa’, helburu bakarra duena: zurea bezalako enpresa industrialei bultzada erabakigarria ematea, Internet bidezko negozio-aukera berriak sortzeko.

NEWSLETTERRA

Komunikazioa, Harreman Publikoak, Inbound Marketina, Edukien Marketina, Social Media eta abarrei buruzko eduki interesgarriak.

HARREMANA

Hernani 3, 4.a ezkerra – BILBO
Paulino Caballero, 52 – IRUÑEA
944 794 965
info@guk.es