ESTRATEGIA DIGITALA

Zure enpresaren eraldaketa digitala bizkortu.

GUKetik, zure enpresaren eraldaketa digitaleko prozesua bizkortzen laguntzen dizugu, zure ekosistema digital osoari orientazio estrategikoa emanez, emaitza egiaztagarriak lortu ahal izateko.

ZURE ENPRESA EGUNERATU
Zure enpresa aro digitalera berandu iristen ari dela iruditzen zaizu?
Lehiakideak aurrea hartu eta Interneten negozioa sortzen hasiak direla iruditzen zaizu?
ETORKIZUNERAKO NORANZKOA HARTU
Bultzada bat behar duzu eraldaketa digitaleko prozesuan testuinguru berrian behar bezala posizionatzeko lehiakideen aurrean?
ZURE WEBGUNEAK NEGOZIOA SOR DEZALA LORTU
Zure ustez, webguneak zure enpresaren funtsezko komunikazio-kanala, marketin-tresna sendoa eta negozio-iturria izan behar du?

GUK-EN ZERBITZUAK:

  • Kontsultoretza eta laguntza komunikazio eta marketin digitaleko estrategia eraldatzeko
  • Web diseinua eta garapena, zure marketin digitaleko estrategia indartzeko
  • Web auditoretza eta optimizazioa
  • Eduki estatikoen estrategia (informazioaren antolaketa eta hierarkia)
  • Eduki dinamikoen estrategia (formatuak, euskarriak, edukien tipologia)
  • Marketin digitaleko estrategia
  • Sare sozialetako estrategia
  • SEO on page eta off page estrategia
  • SEM, Adwords eta Paid Social soluzioak
  • KPIen definizioa
  • Monitorizatzeko dashboard-a

Zure ustez, zure enpresak eraldaketa digitala bizkortu beharko luke Internetek eskaintzen dituen negozio-aukerak hobeto aprobetxatzeko?

Ikuspegi estrategikoa eman zure webguneari.

JARRAITU BEHARREKO BIDEA

Zein da zure webgunearen helburua? Zeintzuk dira zure helburuko publikoak? Nola inpakta dezakezu modurik egokienean? Zer nahi duzu gertatzea? Hauexek dira, zure web estrategia egungo unera eta etorkizuneko aurreikuspenera egokitzerakoan kontuan hartu behar dituzun giltzarrizko galderetako batzuk. Edukien estrategia egokia diseinatzea, arrakasta-kasuak sartzea, premium eskaintza gehitzea, SEO teknikak kontuan hartzea eta multimedia formatuen nahiz hedabide sozialen alde apustu egitea zure web ekosistemak behar duen jauzi kualitatiboa egiteko bermeak dira.

Balizko birdiseinu eta garapen bati ekin aurretik, zure etorkizuneko sitearen argazki finkoa taxutu behar dugu, zure helburu estrategikoak lortzeko eduki-egitura egokia zehaztuz. Horretarako, zure aktibo digitalen eta eskaintzen duten potentzialtasunaren mapeoa egingo dugu, puzzle digital berria osatzeko erabil daitezkeen baliozko piezen bila. Hartara, zabaldu nahi dugun eduki estatiko eta dinamiko osoa taldekatuko dugu, hainbat kategoria eta azpikategoriaren arabera. Informazioa antolatuko dugu, helburuko erabiltzaileak eta Googlek (erabilgaitasuna + SEO) erraztasun osoz aurki zaitzaten. Eta azkenik, lehentasunak finkatuko ditugu edukietan, zure audientziarentzat garrantzitsuena izan daitekeena nabarmentzeko, mamiari (garrantzia) zein itxurari (formatua) erreparatuta.

Lehendabizi estrategia, eta gero taktika. Estrategia argirik eta egutegi egokirik gabe, ezinezkoa da maiztasunez eta koherentziaz argitaratzea. Horixe da zure online zabalkudearen arrakastaren gakoetako bat. Edukien planean, zure aktibo digitalak bereizten dituzten ezaugarri guztiak adierazteko gauza izan behar dugu: argitalpenen maiztasuna eta data, argitalpen-taldearen barruko autoretza, zein buyer pertsonari zuzenduta dagoen, formatua, copy-ak, irudiak eta baliabide grafikoak, tonua eta ikuspegi komunikatiboa. Laburbilduz, behin betiko edukien estrategia zehaztuko dugu, emaitzetara bideratuta eta SMART helburuetatik abiatuta: espezifikoak, neurgarriak, lorgarriak, garrantzitsuak eta garaiz gauzatutakoak.

Estrategia digitala webgunearen ‘eraikinaren’ gainean finkatzen da. Eraikitzeko erabili beharreko zimenduak definitu ondoren, web estrategia gauzatzen eta taxutzen lagunduko dizugu:

  • Web mapa: informazioaren egitura antolatua eta hierarkikoa
  • Diseinu bisuala
  • Theme responsive-ren garapena
  • CMS inplementazioa
  • User Experience
  • Irisgarritasuna
  • SEO optimizazioa
  • Responsive egokitzapena
  • Pluginak (Google Analytics, Keywords…)
  • Edukiak

Webgunea berezko bizia duen euskarri dinamikoa da, etengabe ‘eraikitzen’ ibili behar dena. Horren harira, ekosistema digitala monitorizatu, neurtu eta ebaluatu behar da, zure enpresaren estrategia digitalarekin eta negozio-estrategiarekin lerrokatuko duten neurri zuzentzaileak ezartzeko. Beraz, etengabe hobetu eta mantentzeko prozesu bizia hasi da, zure web presentzia une oro erabiltzailearen portaerara eta beharretara egokitzea –baina arriskuak gutxituz eta inbertsioaren itzulkina areagotuz– ahalbidetuko dizun beta amaigabe bat.

LOTUTAKO SARRERAK

LOTUTAKO PROIEKTUAK

HITZ EGINGO DUGU?

Baldintzak eta klausulak onartzen ditut


GUK Bilbo

Hernani 3, 4.a ezkerra 48003 Bilbo MAPA

944 794 965
GUK PAMPLONA – IRUÑEA

Paulino Caballero, 52 bulegoa 16 31004 Iruñea MAPA

637 273 728
BULEGO ORDUTEGIA

Astelehenetik ostegunera: 09.00etatik 18.00etara (Ostiralean 08.00etatik 15.00etara)

Udako ordutegia (uztaila eta abuztua) 08: 00etatik 15: 00etara

Marketin digitaleko eta komunikazioko estrategiak uztartzen dituen agentzia ‘hibridoa’, helburu bakarra duena: zurea bezalako enpresa industrialei bultzada erabakigarria ematea, Internet bidezko negozio-aukera berriak sortzeko.

NEWSLETTERRA

Komunikazioa, Harreman Publikoak, Inbound Marketina, Edukien Marketina, Social Media eta abarrei buruzko eduki interesgarriak.

HARREMANA

Hernani 3, 4.a ezkerra – BILBO
Paulino Caballero, 52 – IRUÑEA
944 794 965
info@guk.es