enero 17, 2018

ULMA Taldeak 5 milioi euro inbertitu ditu fabrikazio lantegi berri batean, bere Packaging negoziorako

Instalazioak, zeina Oñatin baitago, ULMA Packagingen ekoizpen premien hazkundeari erantzutea bilatzen du

Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Oñatiko alkate Mikel Biainek inauguratu dute gaur lantegia 

Inbertsioa ULMA Taldearen bilakaera positiboaren barruan kokatzen da, azken urteetan balio erantsi handiko 630 lanpostu berri baino gehiago sortu baititu

ULMA industri talde euskaldunak 5 milioi euro inbertitu ditu ekoizpen lantegi berri bat eraikitzeko, Gipuzkoako Oñati herrian duen Packaging negoziorako.

Konpainiaren instalazio berria ULMA Packagingek azken urteetan eduki duen hazkunde azkarraren barruan kokatzen da, enpresaren jarduerarekin lotura zuzena duten lanpostuek eta tokiko enpresa hornitzaileek zeharka sortu dituztenek nabarmen gora egin baitute.

Lantegia, lehengo lantegitik metro gutxira dagoena, termozigilatze lanetara bideratuta dago, eta 5.000 m2-ko azalera dauka bi mailatan banatuta. Azalera horretatik, 4.000 m2 ekoizpen arlorako dira eta gainerakoak bulegoetarako.

Lantegi berria lehiarako hobekuntza bat da ULMA Packagingerako, eta gaur goizean inauguratu da, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok eta Oñatiko alkate Mikel Biainek presiditutako ekitaldi batean.

Gaur egun instalazioak urtean 400 makina baino gehiago ekoizteko ahalmena dauka eta, behar izanez gero, beste 4.000 m2  gehiago handitu ahal izango da. Antolaketa aldetik, “lean” kudeaketa eredu bat ezarri da, zeinarekin termozigilatzeko makinak epe azkarretan eta baliabideen eraginkortasun handiarekin ekoitzi ahal diren.

“Gure lantegiak ULMA Packagingek lehiarako duen posizioa indartzen du, ontziratzearen sektorerako makina eta giltza eskura erako soluzio automatizatuetan munduko lider gisa, 60 herrialde baino gehiagotan presente egonda eta 18 filial propio edukita”, ziurtatu du Cecilio Lejarretak, ULMA Packagingeko gerenteak.

ULMA Packagingek erregistratutako bilakaera positiboa ULMA Taldearen industri jarduerak bultzada bizi duen une berean gertatu da, izan ere, azken urteetan balio erantsi handiko 630 enplegu berri sortu ditu Taldeak. ULMA Taldeak konpromiso sendo dauka bere eraginpeko eremuko garapen ekonomikoarekin eta enpleguaren sorrerarekin, eta etorkizunean trebakuntza tekniko handiko langile berriak hartzen jarraituko du, bere negozio arloak dibertsifikatu eta bere posizionamendua sendotu ahal izateko.

ULMA Taldeak, 80 herrialde baino gehiagotan dagoenak eta 4.600 langile dituenak, 56 urteko esperientzia ere badauka merkatuan, eta aurreikusten du 2017an 725 milioi euroko salmenta bolumenera iristea, hau da, aurreko ekitaldiko zifraren %8 handitzea.

Gainera, Taldeak 105 milioi euroko EBITDA erregistratzea espero du denbora tarte berean, aurreko urteko datuarekiko %21eko igoera izango delarik.

ULMA Taldearen hedapen jarduera honen erakusgarri dira, halaber, ULMA Handling Systemsek Frantziako Donibane Lohizunen laster irekiko dituen bulego berriak. Inaugurazioa datorren urtarrilaren 23an egingo da, azken urteetan enpresak Frantziako merkatuan eduki duen hazkundeari erantzuna emango dio, eta bere bezero eta laguntzaile guztiei zerbitzu hurbilagoa eskaintzea du misio.

Azken urteetan ULMA Handling Systems erreferente bihurtu da Europan automatizazio logistikoari dagokionez eta, esaterako, banaketa handiaren, ehungintzaren eta elikagaien sektoreetako enpresa ezagunetan ditu ezarrita proiektuak.