febrero 14, 2018

ULMA Hanling Systems Negozioak 230 milioiko eskariak bereganatu ditu

ULMA Handling Systemsen zorroaren kopurua datu historikoa da kooperatibarentzat, eta 2016koarekin alderatuta %167 handiagoa da

Kanpoan intentsiboki jardutearen ondorioz, eskarien %62 nazioarteko merkatuetatik datoz

Kooperatibak ingeniaritza intralogistikako kontratuak eskuratu ditu Intermarché banatzaile frantziarrarentzat, Samsenng paper fabrika argentinarrarentzat edo Carnicas Tello haragi ekoizlearentzat, esaterako

 

2017aren itxieran, ULMA Handling Systems euskal kooperatibak 230 milioi euroren zorroa dauka datozen bi urteetarako. Kopuru horrek esan nahi du zorroa %167 hazi dela 2016an lortutako kopuruarekiko, eta %352ko gorakada eduki duela 2015ekoarekin alderatzen badugu. 230 milioiko kopuru horretatik, %62 da nazioarteko merkatuetatik etorritakoa, eta gainerako %38a, berriz, enpresa nazionaletatik etorritakoa.

 

ULMA Taldearen Intralogistikako Negozioak lortutako proiektuak kasuan kasuko sektoreetan liderrak diren konpainienak dira, hala nola hauenak: Intermarché eta Systeme U txikizkako kate frantziarrak, Proclinic material odontologikoko enpresa, Entrepinaren gazta fabrika, Elhis Burdindegiko gauzen banatzailea, Carnicas Tello industria, Bridor okindegiak, Samseng paper fabrika argentinarra edo Recambios Marinos motor edo osagai nautikoen banatzailea, besteak beste.

 

“Proiektu horietan guztietan gure bezeroen ingeniaritza Intralogistikoko erreferentziako bazkide teknologiko gisa posizionatuta gaude, eta haien produktibitatea eta efizientzia bultzatzeko soluzio bereziak inplementatzea jomuga nagusia duten aliantzak egiten ditugu haiekin”, ziurtatu du Juan Jesus Alberdik, ULMA Handling Systemsen gerenteak.

 

Zehazki, Intermarcherekin lortutako akordioa supermerkatuen taldeko kide den LUG enpresarentzako automatizazio intralogistikoko proiektu baten bidez gauzatzen da. Horrez gain, Samseng paper fabrika argentinarrak, “Elegante” paper marka ezagunaren ekoizleak, erabaki du ULMA Handling Systemsen esku jartzea bere barne intralogistikako zerbitzua automatizatzeko lanak, konpainiari bere produktibitate eta malgutasuna ratioak ahalik eta gehien handitzen utziko dioten lanak baitira. Kontratu horiei guztiei Toledoko Carnicas Tello elikagai industriarekin izenpetutakoa batu behar zaie, zeinarekin bigarren biltegi automatiko bat eraikiko den.

 

Berrikuntza eta ingeniaritza

 

“Sistema intralogistikoa egoki automatizatzeko, ezinbestekoa da enpresaren egungo eta etorkizuneko premiak erabat ulertzea, izan ere, ezagutza zehatz horretatik abiatuta nabarmen geratzen dira hornidura kate osoan automatizazioaren abantailak. Berrikuntza, hornitzaileekiko aliantzak eta konponbide pertsonalizatuak emateko ingeniaritza lanak duen balioa dira ULMA Handling Systems merkatuko erreferente gisa definitu eta kokatzen duten gakoak”, gaineratu du Juan Jesus Alberdik.

 

Berrikuntza teknologikora bideratuta eta ahalegin guztiak bezeroen premietara erabat egokitutako soluzio intralogistikoak eskaintzera zuzenduta, ULMA Handling Systemsek hazteko bokazio duten enpresekin egiten du lan. Zentzu horretan, ingeniaritzak bezero ugari ditu era askotako sektoreetan, hala nola elikagai eta edarien sektorean, banaketa handian, ehungintzan, automobilgintzan, farmazian edo burdindegiko gauzen sektorean.

 

Nazioartean proiekzio handia edukita, kooperatibak hainbat herrialdetan ditu filialak. Horietatik nabarmentzeko modukoa da Frantziako filiala, non plantilla %200 hazi baita, hazte bidean sartuta dagoela adierazita. Brasil da ULMA Handling Systemsen lehentasunezko beste merkatu bat, eta herrialde horretan kontratatutako profesionalen kopuruak %30 egin du gora.

 

ULMA Taldea

 

ULMA Handling Systemsek azken urteetan erregistratutako bilakaera positiboa ULMA Taldearen industri jarduerak bultzada bizi duen une berean gertatu da, izan ere, azken urteetan balio erantsi handiko 640 enplegu berri sortu ditu Taldeak. Taldeak konpromiso sendo dauka bere eraginpeko eremuko garapen ekonomikoarekin eta enpleguaren sorrerarekin, eta etorkizunean trebakuntza tekniko handiko langile berriak hartzen jarraituko du, bere negozio arloak dibertsifikatu eta bere posizionamendua sendotu ahal izateko.

80 herrialde baino gehiagotan presente egonda eta 4.700 langile ingururekin, ULMA Taldeak 57 urteko esperientzia dauka merkatuan, eta 727 milioi euro baino gehiagoren salmentekin itxi du 2017ko ekitaldia, hau da, aurreko ekitaldiaren itxieran baino %8 salmenta gehiagorekin. Gainera, ULMA Taldeak 102 milioi euroko EBITDA erregistratzea espero du aldi horretan bertan; horrek esan nahi du aurreko ekitaldian baino %18 gehiago erregistratzea espero duela.