marzo 5, 2018

Ba al dakizu benetan burmuina nola dabilen?

BCBL zentroak Eureka! Museoarekin batera antolatutako «Burmuinaren Astea» laugarren aldiz ospatuko da Donostian martxoaren 12tik 16ra

Ekitaldiak burmuinaren inguruko ezagutza dibulgatzea du xede. Bertan umeentzako tailerrak eta publiko orokorrarari zuzendutako hitzaldiak eskainiko dira.

Elebitasuna izango da Gipuzkoako hiriburuan ospatuko den poster-erakusteraren elementu nagusia

Gipuzkoako hiriburuan kokaturiko Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak eta Eureka! Zientzia Museoak  elkarrekin laugarren urtez jarraian parte hartuko dute Burmuinaren Astean, munduko puntu ezberdinetan aldi berean ospatzen den nazioarteko kanpaina, martxoaren 12tik 18ra.

Aurtengo Burmuinaren Astea museo donostiarrean ospatuko da martxoaren 12tik 16ra. Ekitaldiaren xede nagusia  garuna, gizakiaren organo konplexuena izanik, publiko orokorrari modu didaktikoan helaraztea da, baita biztanleria garun ikerkuntzaren aurrerapen eta abantailez kontzientziatzea ere.

Helburu horrekin, BCBL zentroak eta Eureka! Zientzia Museoak bi ekintza-programa ezberdin osatu dituzte paraleloki; alde batetik, ikastetxeetako ikasleei eta, bestetik, publiko helduari zuzenduta.

Ekitaldiaren inaugurazio-hitzaldia BCBL-ko zuzendari zientifikoa den Manuel Carreiras-en eskutik etorriko da, helduentzako hitzaldi informatiboei hasiera emanez. Hauek martxoaren 13tik 15era emango dira museoan, 18:00etatik 20:15era bitartean.

Besteak beste, hitzaldi hauetan Donostiako ikerketa zentroko adituek haien ikerketekin lotutako hainbat gai azalduko dituzte, neurozientzia, psikologia kognitiboa eta linguistikaren arloen barnean.

Hitzaldiek 15 minutuko iraupena izango dute, galderak egiteko 5 minutu osagarri izango dituztenak

Hitzaldietara hurbiltzen direnek hainbat gai sakontzeko aukera izango dute, hala nola pertzepzioa, memoria, burmuinaren nahasteak, elebitasuna, kultura orokorraren kontzeptua, emozioak atzerriko hizkuntza batean edo burmuineko ebakuntzak esna dauden pazienteetan.

Hitzaldiek 15 minutuko iraupena izango dute, galderak egiteko 5 minutu osagarri izango dituztenak. Saioak doan izango dira, baina beharrezkoa da ekitaldiaren web-orrian aldez aurretik izena ematea.

Egitarauko berbaldien hizkuntzak euskera, gaztelania edo ingelesa izango dira. Martxoaren 16ko saio guztiek aldibereko itzulpena izango dute keinu-hizkuntza espainolera (LSE).

Elebitasuna dibulgazio posterretan

Ekitaldiaren laugarren edizio honetan, Eureka! Museoak hainbat argibide-taulez osaturiko erakusketa iraunkorra eskainiko du. Bertan elebitasunaren ezaugarri garrantzitsuenak eta ikerlariengan zein publiko orokorrarengan pizten duen interesa azalduko dira.

Besteak beste, argibide-taula horiek ondorengo gaiak jorratuko dituzte jendeari hurbiltzeko asmoarekin: hizkuntzaren garapen normala, informazioren prozesaketa atzerriko hizkuntza batean, elebitasuna izatearen berezitasunak eta ume txikiei hainbat hizkuntza irakastearen ondorioak.

Egun batez zientzialaria izan

Bestalde, martxoaren 12tik 16ra ikastetxeei eskainiko zaien ekintza sortari esker, 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek egun batez zientzialari izateko parada izango dute.

Ume txikienek burmuinaren funtzionamendua eta estruktura sakonki ezagutzeko aukera izango dute, elkarrekin aktibitate hezigarri dibertigarriak egiten dituzten birartean.  Ikasleak neuronen unibertso zoragarrian murgildu, hainbat animaliaren burmuinen arteko ezberdintasunak era sinplean ezagutu eta haiek gaiaren inguruan duten ezagutza probatu ahal izango dute.

Ume txikienek burmuinaren funtzionamendua eta estruktura sakonki ezagutzeko aukera izango  dute

Haurrentzako ekintzak doan dira, baina ikastetxeak aldez aurretik Eureka! Zientzia Museoarekin jarri behar dute harremanetan.

Burmuinaren Asteari buruz

Burmuinaren Astea «Brain Awareness Week» ekimen internazionalaren barruan kokatzen da. Jarduera hauek burmuinaren funtzionamenduari buruzko ezagutza bultzatzea, aurrerapen zientifikoak zabaltzea eta gaitzak saihestu garrantziari buruz ohartaraztea dute helburu.

Urtero, mundu osoko hainbat ikastetxe, unibertsitate, ospitale, ikerketa zentro eta beste zenbait erakunde elkartzen dira garuna, neurozientzia eta organo honekin loturiko beste arloen inguruko ezagutza helarazteko asmoz.

Ekinaldi hau 2015ean ospatu zen Donostian lehenbiziko aldiz, orain dela hiru urte.  Azken edizioan 525 bat ikaslek parte hartu zuten haur-tailerretan eta 250 bat lagun gerturatu ziren helduen hitzaldietara.

BCBL-ri buruz

Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplina arteko ikerketa zentroa da. Donostian kokatuta dagoen zentro honek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, kognizioa, burmuina eta hizkuntza ikertzen ditu Euskadin zientzia eta ikerketa sustatze aldera. BCBL BERC zentroetako bat da (Basque Excellence Research Center), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) barruan dago eta Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Aldundia eta la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) dira haren kideak.

Eureka! Zientzia Museoari buruz

Eureka Zientzia Museoa, Kutxaren Gizarte Ekintza, gure gizartearentzako kultura eta hezkuntza baliabidea da.

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan dago eta ingurugiro bizigarria eskaini nahi du, jendeak zientziaren eta teknikaren munduarekin loturiko jardueretan parte hartzearren. Adin guztietarako egokia den dibulgazio zientifikoko zentroa da, printzipio zientifikoak ulertzeko hezkuntza-programen osagarri eta aisialdirako baliabide egokia, bai familiarekin bai bakarrik gozatzeko.