martxoa 6, 2017

Burmuina sakonki ezagutzeko bidaia

| Semana del Cerebro BCBL

BCBL eta Eureka! Museoa-ren eskutik, Burmuinaren Astea ospatzen den hirugarren urtea dugu hau, martxoaren 13tik 17ra izango dena

Ekitaldiak ekintza paralelodun bi programa eskainiko ditu: bata publiko orokorrari eta bestea ikastetxeei zuzendua

Museoan dislexiaren inguruko erakusketa dibulgatzailea egongo da ikusgai

Irakurri artikulu osoa
otsaila 14, 2017

Hemen da berriro Ciencia Clip, youtuber zientifikoentzako lehiaketa

| Ciencia Clip ganadores 2016

Ostegunean hasiko da bigarren hezkuntzako ikasleengan zientzia eta teknologiarekiko jakinmina sustatzea xede duen ekimen honen bigarren edizioa

Suitzako CERN fisika laborategia ezagutzeko bisita, robot-drone bat eta Naukas Bilbao 2017 topaketan parte hartzeko bidaia eta egonaldia bezalako sariak banatuko dira

Iazko edizioan 430 ikaslek parte hartu eta 205 bideo aurkeztu ziren

Irakurri artikulu osoa
abendua 13, 2016

Teknologia berriak industriaren zibersegurtasuna indartzeko

| IKERLAN CITADEL

IKERLAN Citadel proiektuan parte hartzen ari da,  bertan industria sistemak eta funtsezko azpiegiturak zibererasoetatik babesteko tresna eta metodologiak garatzen ari direlarik

Makinen arteko konexioa gero eta handiagoa da, eta horrek enpresak hainbat arriskuren pean egotea dakar, esaterako informazioa lapurreten edo sabotajeen arriskupean

Proiektuaren partzuergoa Europako 13 enpresa, ikerketa zentro eta erakunde akademikok osatuta dago, eta gaur egingo du bilera zentro teknologikoak Galarretan (Hernani) duen egoitzan

Irakurri artikulu osoa
azaroa 7, 2016

‘Made in Euskadi’ indukzio teknologia, hegaldietan hegazkinak izotzaren aurka babesteko

| Tecnología de inducción ‘made in Euskadi’ para proteger a los aviones contra el hielo

IKERLAN euskal zentro teknologikoa aplikazio berritzaile bat lantzen ari da hegazkinen hegoak izotzetik babesteko

Ohiko metodoekin konparatuz, eraginkortasun eta fidagarritasun handiagoa dute teknologia hauek

IKERLANek elektromagnetismoan oinarritutako soluzio teknologikoak garatzen ditu hainbat enpresatarako, hala nola Airbus DS, Copreci, CAF, Orona edo Batz

Irakurri artikulu osoa
iraila 27, 2016

Euskal industria eolikoak indarrak bildu ditu sektoreko topaketarik garrantzitsuenean

| Wind Energy Hamburg

Euskal enpresek esparru honetan dituzten gaitasunak sustatzea xede duen Offshore Wind Energy Basque Country markak stand bat izango du munduko energia eolikoko azoka nagusitzat jotzen Wind Energy Hamburg delakoan

Topaketa Hanburgon (Alemania) izango da gaurtik ostiralera bitartean

Euskadiko industriak etorkizun handieneko energia-iturri berriztagarrietakotzat jotzen den offshore eolikoan duen posizionamendua indartu nahi da

Irakurri artikulu osoa
iraila 19, 2016

Zientzialariak eta bertsolariak, errima perfektuaren bila Bilbon

| Cartel Naukas16

“Jakinduriek Mundue Erreko dau #bertsozientzia” ekimenaren II. edizioak zientzialariak eta bertsolariak elkartuko ditu irailaren 24an, zientziaren unibertsoa bat-bateko koblakarien doinuekin fusionatzeko asmoz.

Ekitaldian, Jone Uria, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio bertsolariek eta Gotzone Barandika, Patxi Juaristi, Onintze Salazar eta Felix Zubia zientzialariek parte hartuko dute.

UPV/EHUko Bizkaia Aretoan jakindura eta umorea uztartuz antolatuko den jarduera honen bitartez, zientziarekiko jakinmina sustatu nahi da gizartean.

Irakurri artikulu osoa
iraila 14, 2016

Bilbon antolatuko da seigarren urtez espainierazko dibulgazio zientifikoko jarduerarik garrantzitsuena

| CARTEL-NAUKAS-2016-640x908

Zientziarik dibertigarriena Bizkaiko hiriburua itzuliko da irailaren 16an eta 17an, Estatuko dibulgazio zientifikoaren erreferentzia nagusia bilakatu den Naukas Bilbao topaketaren VI. edizioaz

 Edizio honetan, Pedro Duque astronauta eta María Blasco Ikerketa Onkologikoen Zentro Nazionaleko (CNIO) zuzendaria bezalako pertsona garrantzitsuek parte hartuko dute

 Gainera, umeei zuzendutako jarduerak eta informatika ikasi edota Bilbotik NASAren irrati-teleskopio bat mugitzeko tailerrak antolatuko dira

Irakurri artikulu osoa
ekaina 24, 2016

Berriztagarriak, euskal energia sektorearen horizonte estrategikoan

| Clúster de Energía

Sektoreak espero du gobernuek araudi eta finantzaketa-bide berriak irekitzea Parisko COP21 Gailurreko akordioei erantzuteko, energia berriztagarriei protagonismo berezia emanez.

Euskadiko Energia Klusterrak atzo egindako urteko batzarrean, José Javier Arteche, Arteche Taldeko Presidentea, aukeratu zuten Klusterreko Presidente, Gamesako Presidente Ignacio Martinen ordez.

Energia sektoreak 21.000 lanpostu baino gehiago biltzen ditu Euskadin, eta 46.000 M€ko fakturazio globala izan zuen 2015ean.

Irakurri artikulu osoa