guk, komunikazioa eta aholkularitza
Besteek zu ikustea nahi duzu. Egiten duzuna uler dezaten. Ezagutu zaitzaten. Nor zaren jakin dezaten. Baina, beste ezeren gainetik, izan nahi duzu, erreferentzia bilakatu, besteen begiradak zuregana erakartzeko. Horretarako dago ‘guk’, horretarako gaude gu.
Enpresa eta erakunden komunikazioaren kudeaketan espezializatuta gauden profesionalak gara. Baina, eta zer esan nahi du horrek? Ez da, bada, erraza hitz gutxitan azaltzen, baina hitz batzuk aukeratzearren, esango dizugu zure irudi ona babesten eta sustatzen lan egiten dugula, besteak beste, zure eta zure enpresaren entzutea, ospea lortzen ahalegintzen garela komunikabide desberdinen bidez.
Jarraian azalduko dizkizugu xehetasun gehiago.

